2010/03/25
2010/02/28
TXOKOLATEZKO TARTA
Errezeta hau azken piskolabisean, Maluk ekarritako postrean dastatzeko aukera izan genuen. Errezeta honetan azaldutako interesa orokorra izan zenez, eskuratzea erabaki dut. ON EGIN!
IRUDIAREN GAINEAN KLIK EGIN ETA HANDIAGOA IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUZUE.
Publicado por Malen en 21:32 0 comentarios
Etiquetas: POSTREAK
2010/02/25
Ikasleak ere sukaldaritzan badabiltzate
Bestela ikusi Astigarragako 2. mailakoak prestatu duten lana web orrirako.
Surik gabeko errezetak dira
Publicado por Maixua en 12:48 0 comentarios
Etiquetas: zurik gabeko errezetak
2010/02/23
ONDDO ENTSALADA
Errezeta hauekin hasteko entsalada arin batekin hastea ez legoke gaizki... On egin!!
ONDDO GORDINAK ENTSALADAN IDIAZABAL GAZTAREKIN
Kg bat onddo gordinik
12 koilarakada oliba olio birjina
2 koilarakada sagardo-ozpin
Idiazabalgo gazta ondua, puska bat
Gatza eta piperbeltz eho berria
Patatak zuritzeko labana berezi batez lortuko ditugu gazta puskatik xafla finak ateratzea. Gorde egingo ditugu geroko.Perretxikoak garbituko ditugu . Zurtoinak eta txapelak bereizi eta gero, zurtoinak pikatuko ditugu. Padera batean 2 koilarakada oliba olio isuri eta su bizian jarriko dugu. Zurtoin pikatuak erantsi, gatza pixka bat eman eta su bizian gozatuko ditugu kolore pittin bat hartu eta barrutik gordin xamar gera daitezen. Minutu baten ondoan, su gainean oraindik ere, isuriko dugu ozpina. Lurrintzen utziko dugu, zaporea baino ez dadin geldi. Sutatik kenduko dugu bizkor padera. Salteaturiko perretxiko horiek gelditu zaizkigun 10 koilarakada oliba olio dagoen katiluan irauliko ditugu. Horra ozpin-olioa.Txapel garbiak cm erdiko lodierako xaflatan moztuko ditugu labana fin batez. Erretilu zabal batean hedatuko ditugu ondoren zati guztiak. Kalitatezko gatz lodi batez hornituko ditugu ondoren eta aurrez maneaturiko ozpin-olioaz igurtziko ditugu xaflak. Hau guztia gazta xafla finez estali eta zerbitzatzeko prest dago entsalada.
Publicado por GARBIÑE en 23:53 0 comentarios
2010/02/18
Blogean errezetak idatzi ahal izateko
Kaixo Arantzazuko Ama Ikastolako irakasle-sukaldari guztiak. Azkenean, eta zuen eskaerei kasu eginez, blog bat zabaldu dugu zuen errezata miresgarri guzti horiek idatz ditzazuten.
Hori bai, baldintza batzuk bete beharko dituzue :)
- Idatzi nahi baduzue, komentatu idatzi hau zuen izen-abizenak emanez. Nik baimenak emango dizkizuet idatzi ahal izateko.
- Gutxienez 7-8 bat irakasle apuntatu beharko zarete blogean idazteko.
- Horietariko bi, Felixi eta Mari Karmen izan beharko dira derrigorrez.
- Aste santuko oporrak baino lehenago, apuntatu den irakasle bakoitzak, gutxienez sarrera bat egin beharko du.
- Errezatak gustatu behar zaizkigu.
- Kurtso bukaeran, errezeta hauen demostrazio praktikoa egin beharko da. IKT komisioa, noski, gonbidatua izango da.
Komentatzeko egin klik hemen . "Anonimo" bezala komentatu dezakezu, baino hau horrela egiten baduzu, jarri zure izenak iruzkin edo komentarioan.
Publicado por Maixua en 16:13 9 comentarios
Etiquetas: formazioa