2010/02/18

Blogean errezetak idatzi ahal izateko

Kaixo Arantzazuko Ama Ikastolako irakasle-sukaldari guztiak. Azkenean, eta zuen eskaerei kasu eginez, blog bat zabaldu dugu zuen errezata miresgarri guzti horiek idatz ditzazuten.
Hori bai, baldintza batzuk bete beharko dituzue :)

  • Idatzi nahi baduzue, komentatu idatzi hau zuen izen-abizenak emanez. Nik baimenak emango dizkizuet idatzi ahal izateko.
  • Gutxienez 7-8 bat irakasle apuntatu beharko zarete blogean idazteko.
  • Horietariko bi, Felixi eta Mari Karmen izan beharko dira derrigorrez.
  • Aste santuko oporrak baino lehenago, apuntatu den irakasle bakoitzak, gutxienez sarrera bat egin beharko du.
  • Errezatak gustatu behar zaizkigu.
  • Kurtso bukaeran, errezeta hauen demostrazio praktikoa egin beharko da. IKT komisioa, noski, gonbidatua izango da.
Baldintzak ez badira betetzen aste santuko oporrak baino lehenagorako, bloga itxiko egingo da.

Komentatzeko egin klik hemen . "Anonimo" bezala komentatu dezakezu, baino hau horrela egiten baduzu, jarri zure izenak iruzkin edo komentarioan.

9 Comments:

Anónimo said...

Froga hau egiten dut ez iruzkinak funtzionatzen duten jakiteko

Jose Luis Arrese

GARBIÑE said...

Kaixo! ea iristen zaizun eta ondo funtxionatzen duen ikusten dugun.Aio.

felixi said...

Prest nago baldintza GUZTIAK betetzeko baina..... formakuntza behar dut, ez daukat ideiarik ere nola egin. Ikasle nahiko ona naiz jartzen naizenean, eta OSO MOTIBATUTA nago

Felixi

Maixua said...

Felixi eta Garbiñe, blogean idazteko baimena duzue. Blogean idazteko www.blogger.com helbidera joan (google kontua sartu ez bazaudete registratuak)eta nueva entradan klik egin. Hor idatzi dezakezue (word baten egingo bazenute bezala) eta azkenean, bukatua dagoenean, publicar zanpatu eta zuen idatzia blogean azalduko da.
Lasai saltseatu (nunca mejor dicho xddd) eta zerbait gaizki egiten baduzue edo borratu behar badut abisatu. Blog hau horretarako ere bada, zuen frogak egiteko.
Animo!!

Anónimo said...

Ez dakit hurrengo batean hainbeste pauso ezberdinak egiteko gai izango naizenik.Aprobetxatuz zurekin (Jose Luisekin) iritsi naizela, zera diot :
Blog hontako partaide izan nahi dut.
Errezetak idazteko prest nagoela.
Hala zin egiten dut.
Marikarmen

Malen said...

Kaixo nik ere blogean parte hartu nahi dut. Baimena emango al didazu? Mese! Mese!
Malen

Maixua said...

Malen, Mª Karmen, baimena duzue!! Joan gmailera eta gonbidapena onartu

agurtzane said...

Nik ere parte hartu nai dut bainan laguntza beharko dut. Lehenik baimena beharko dut ezta? Agurtzane.

Maixua said...

Agurtzane, gonbidapena bidali dizut dagoeneko