2010/02/23

ONDDO ENTSALADA

Errezeta hauekin hasteko entsalada arin batekin hastea ez legoke gaizki... On egin!!

ONDDO GORDINAK ENTSALADAN IDIAZABAL GAZTAREKIN

Kg bat onddo gordinik
12 koilarakada oliba olio birjina
2 koilarakada sagardo-ozpin
Idiazabalgo gazta ondua, puska bat
Gatza eta piperbeltz eho berria

Patatak zuritzeko labana berezi batez lortuko ditugu gazta puskatik xafla finak ateratzea. Gorde egingo ditugu geroko.Perretxikoak garbituko ditugu . Zurtoinak eta txapelak bereizi eta gero, zurtoinak pikatuko ditugu. Padera batean 2 koilarakada oliba olio isuri eta su bizian jarriko dugu. Zurtoin pikatuak erantsi, gatza pixka bat eman eta su bizian gozatuko ditugu kolore pittin bat hartu eta barrutik gordin xamar gera daitezen. Minutu baten ondoan, su gainean oraindik ere, isuriko dugu ozpina. Lurrintzen utziko dugu, zaporea baino ez dadin geldi. Sutatik kenduko dugu bizkor padera. Salteaturiko perretxiko horiek gelditu zaizkigun 10 koilarakada oliba olio dagoen katiluan irauliko ditugu. Horra ozpin-olioa.Txapel garbiak cm erdiko lodierako xaflatan moztuko ditugu labana fin batez. Erretilu zabal batean hedatuko ditugu ondoren zati guztiak. Kalitatezko gatz lodi batez hornituko ditugu ondoren eta aurrez maneaturiko ozpin-olioaz igurtziko ditugu xaflak. Hau guztia gazta xafla finez estali eta zerbitzatzeko prest dago entsalada.

0 Comments: